Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 11:22-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Berri-eramailea abiatu cen beraz, ethorri cen eta Dabidi erran ciozcan Joabec manatu guciac.

23. Eta berriquetariac erran çaroen Dabidi: Etsaiac nausitu çaizquigu, eta atheratu dira gure contra campora: Guc ordean oldar eguinic, jarraiqui gatzaizquiote hirico atheraino.

24. Eta harrasi gainetic arrambelariec gueciac arthiqui dituzte çure cerbitzariei; erregueren cerbitzarietaric cembait hilac içan dira, eta Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria hila da.

25. Dabidec erran çaroen berriquetariari: Hau erroçu Joabi: Gauça horrec ez beçaitza harri; guerlac ecen asco aldarte ditu; ezpatac batean hau xahutzen du, eta bercean hori. Hiriaren contra hascar çatzu çure guerlariac haren xahutzeco, eta gogoa bero çoçute.

26. Bada, Uriasen emazteac aditu çuen Urias, bere senharra, hila çuela, eta deithoratu çuen.

27. Eta dolua iragan ondoan, Dabidec igorri çuen bilha, eta sarraraci çuen bere etchean. Dabiden emazte eguina içan cen, eta seme bat eman çaroen. Bainan Jaunari gaitzitu citzaioen Dabiden eguitatea.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 11