Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 11:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, guerthatu cen urthe-buruan, erregueac guerletara ilkitzen ohi diren mugan, Dabidec igorri cituela Joab eta bere cerbitzariac harequin, eta Israel gucia; eta larrutu cituzten Amonen semeac, eta sethiatu çuten Erraba; bainan Dabid Jerusalemen guelditu cen.

2. Horiec hola çoacelaric, Dabid guerthatu cen bere ohetic jaiquitzera egüerdi ondoan, eta harat-hunaca çabilan erregue etcheco çabalçan; eta bere parrean ikusi çuen emaztequi bat mainhatzen hari cela bere çabalçan: bada, emaztequi hura hainitz cen ederra.

3. Erreguec igorri çuen beraz jaquitera nor cen emaztequi hura. Berria ekarri cioten hura cela Bethsabee, Eliamen alaba, Urias Hethearraren emaztea.

4. Dabidec guiçonac igorriric, erakarri çuen; eta jaureguira sarthu cenean, erreguec lo eguin çuen harequin; eta Bethsabee berehala sainduetsi cen bere lohiqueriatic.

5. Eta bere etchera bihurtu cen içorra guerthaturic. Eta berria bidali çaroen Dabidi, eta erran çuen: Içorra guerthatu naiz.

6. Bada, Dabidec norbait igorri çuen Joaben gana, cioelaric: Bidal diçadaçu Urias Hethearra. Eta Joabec Urias igorri çaroen Dabidi.

7. Eta Urias ethorri cen Dabiden gana. Dabidec galdatu çaroen hea ongui ciren Joab eta populua eta nola cihoan guerla.

8. Eta Dabidec erran çaroen Uriasi: Çoaci çure etchera eta garbi çatzu çangoac. Urias ilki cen erregueren etchetic, eta ondotic igorria içan citzaioen erregueren jatecotic.

9. Bainan Uriasec erregueren jaureguico athe aitzinean lo eguin çuen bere nausiaren berce cerbitzariequin, eta etzen goan bere etchera.

10. Eta berria ekarri çaroeten Dabidi, ciotelaric: Urias ez da bere etchean içatu. Eta Dabidec Uriasi erran çaroen: Etzare bidetic heldu? certaco etzare goan çure etchera?

11. Uriasec ihardetsi çaroen Dabidi: Jaunaren arka, eta Israel, eta Juda olhetan daudeci, eta Joab ene nausia, eta ene jaunaren cerbitzariac lurraren gainean egoten dira; eta ni sarthuco naiz ene etchera jatera eta edatera; eta lo eguinen dut ene emaztearequin? çure biciaz eta çure arimaco biciaz, ez dut holacoric eguinen.

12. Dabidec erran çaroen beraz Uriasi: Çaude hemen egun ere, eta bihar igorrico çaitut. Uriasec egun hura eta biharamuna eman cituen Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 11