Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 10:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Berri hori ekarria içan cenean Dabidi, igorri çuen hequien bidera, ecen guiçonac ahalque hainitz itsusian eçarriac ciren, eta Dabidec gaztiatu çaroeten: Çaudezte Jericon çuen biçarra luça dadien arteo, eta orduan ethorrico çarete.

6. Bada, Amonen semeec ikustenez irain eguin çaroetela Dabidi, igorri çuten Errohobeco eta Sobaco Siriarretara eta saritan erakarri cituzten hogoi mila oinezco, eta mila guiçon Maaca erreguea ganic, eta hamabi mila guiçon Istoben ganic.

7. Dabidec aditu çuenean hori, igorri cituen Joab eta guerlarien armada gucia.

8. Amonen semeac atheratu ciren beraz eta lerrotan jarri ciren atheco sarcearen aitzinean; Sobaco eta Errohobeco Siriarrac, berriz, eta Istob eta Maaca celhaiean ciren berez.

9. Joabec ikusiric beraz gudua bere contra aitzinetic eta guibeletic xuxendua çuela, Israelgo hoberen gucietan hautatu cituen guiçonac, eta lerroac xuxendu cituen Siriarren contra.

10. Eta gaineraco populua eman çaroen bere anaia Abisairi, ceinac xuxendu baitzituen lerroac Amontarren contra.

11. Eta Joabec erran çaroen: Baldin Siriarrac nausitzen baçaizquit, çatozquit lagunçara; eta berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, nic lagunduco çaitut.

12. Içan çaite bihotzeco guiçon, eta guduca gaitecen gure populuarençat eta gure Jaincoaren hiriarençat: Jaunac, berriz, eguinen du haren beguietan ongui dena.

13. Beraz Joab eta harequilaco populua guduari lothu ciren Siriarren contra, eta hauquiec berehala ihesari eman ciren haren aitzinetic.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 10