Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 10:14-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Amonen semeec berriz, ikusiric Siriarrec ihes eguin çutela, berec ere iheseguin çuten Abisairen aitzinetic eta hirira sarthu ciren. Eta Joab itzuli cen Amontarretaric eta Jerusalemera ethorri cen.

15. Siriarrec beraz ikusiric erori cirela Israelen aitzinean, batera bildu ciren.

16. Eta Adarecerrec igorri çuen ibaiaz haindian ciren Siriarretara, eta erakarri çuen hequien armada. Sobac, Adarecerren armadaco buruçaguia, cen hequien aitzindari.

17. Berri hori Dabidi ekarria içan cenean, bilaraci çuen Israel gucia, iragan çuen Jordanea eta ethorri cen Helamera. Siriarrac lerrotan jarri ciren Dabiden contra, eta gudu eman çaroeten.

18. Bainan Siriarrec ihes eguin çuten Israelen aitzinetic. Dabidec hartu cituen çazpi ehun orga-laster eta hil berrogoi mila çaldizco: jo çuen Sobac armadaco buruçaguia, eta hau berehala hil cen.

19. Bada, Adarecerren lagunçara ethorriac ciren erregue guciec ikusiric Israelez garhaituac cirela, icitu ciren, eta berrogoi eta hemeçorci mila guiçon ihesari eman ciren Israelen aitzinean. Eta baquea eguin çuten Israelequin, eta haren cerbitzuco jarri ciren; eta gueroztic Siriarrac beldur içan ciren lagunça emateco Amonen semeei.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 10