Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 10:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, horiez gueroztic, Amonen semeen erreguea hilcera ethorri cen, eta Hanon haren semea erreguinatu cen haren ondotic.

2. Eta Dabidec erran çuen: Urricalpen ekarrico diot Hanon, Naasen semeari, haren aitac niri urricalpen ekarri içan darotan beçala. Dabitec igorri çuen beraz bere cerbitzariez goçacari ematera Hanoni aitaren heriotzeaz. Bainan Dabiden cerbitzariac Amonen semeen lurrera ethorri cirenean,

3. Amontarren aitzindariec erran çaroten beren nausi Hanoni: Uste duçu çure aitari ohore bihurceco Dabidec çure gana igorri dituela goçacari-ekarleac, eta Dabidec bere cerbitzariac ez dituela çure ganat igorri bilhaquetaco xedez, hiriaren beguiztatzeco eta hunen xahutzeco?

4. Hargatic Hanonec hartu cituen Dabiden cerbitzariac, murriztu cioten biçarraren erdia, soinecoen erdiac hautsi iphurdi-maceletaraino, eta guero igorri cituen.

5. Berri hori ekarria içan cenean Dabidi, igorri çuen hequien bidera, ecen guiçonac ahalque hainitz itsusian eçarriac ciren, eta Dabidec gaztiatu çaroeten: Çaudezte Jericon çuen biçarra luça dadien arteo, eta orduan ethorrico çarete.

6. Bada, Amonen semeec ikustenez irain eguin çaroetela Dabidi, igorri çuten Errohobeco eta Sobaco Siriarretara eta saritan erakarri cituzten hogoi mila oinezco, eta mila guiçon Maaca erreguea ganic, eta hamabi mila guiçon Istoben ganic.

7. Dabidec aditu çuenean hori, igorri cituen Joab eta guerlarien armada gucia.

8. Amonen semeac atheratu ciren beraz eta lerrotan jarri ciren atheco sarcearen aitzinean; Sobaco eta Errohobeco Siriarrac, berriz, eta Istob eta Maaca celhaiean ciren berez.

9. Joabec ikusiric beraz gudua bere contra aitzinetic eta guibeletic xuxendua çuela, Israelgo hoberen gucietan hautatu cituen guiçonac, eta lerroac xuxendu cituen Siriarren contra.

10. Eta gaineraco populua eman çaroen bere anaia Abisairi, ceinac xuxendu baitzituen lerroac Amontarren contra.

11. Eta Joabec erran çaroen: Baldin Siriarrac nausitzen baçaizquit, çatozquit lagunçara; eta berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, nic lagunduco çaitut.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 10