Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 1:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta guibelerat itzuliric, ikusi nau eta deithu. Ihardetsi diodanean: Huna non naicen,

8. Erran darot: Nor haiz hi? Eta ihardetsi diot: Amalectarra naiz.

9. Eta erran darot: Jar haquit gainean eta hil neçac, ceren oinhaceac bainaduca, eta ene bici gucia enequin da oraino.      

10. Gainera goanic, hil dut; banaquien ecic etzaitequeela xahupen handi haren ondoan bici guehiago. Hartu ditut haren buruan cen diadema, eta escumuthurrecoa besotic, eta hunat ekarri ditut çuri ene jaunari.

11. Dabidec orduan hartu eta xehacatu cituen bere soinecoac, eta harequin ciren guiçon guciec orobat;

12. Deithorean eta nigarretan egotu ciren, eta barur eguin çuten arrats arteo, Saulen gainean, Jonathas haren semearen gainean, Jaunaren populuaren eta Israelen etchearen gainean, ceren ciren erori ezpataren azpira.

13. Eta Dabidec berria ekarri cioen guiçon-gazteari erran cioen: Nongoa haiz? Hunec ihardetsi çuen: Guiçon arrotz amalectar baten semea naiz.

14. Eta Dabidec erran cioen: Nolaz ez haiz lotsatu hire escua hedatzeaz Jaunaren cristoren hilceco?

15. Eta Dabidec deithuric bere cerbitzarietaric bat, erran cioen: Athor, jauz haquio gainera. Hunec jo çuen Amalectarra, eta hil.

16. Era Dabidec hari erran cioen: Hire odola hire gain, ecen hire ahoa hire contra minçatu duc, erratean: Nic hil dut Jaunaren cristo.

17. Guero Dabidec deithorea Saulen gainean eta haren seme Jonathasen gainean hunelaco hitzez eguin çuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 1