Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 1:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Deithorean eta nigarretan egotu ciren, eta barur eguin çuten arrats arteo, Saulen gainean, Jonathas haren semearen gainean, Jaunaren populuaren eta Israelen etchearen gainean, ceren ciren erori ezpataren azpira.

13. Eta Dabidec berria ekarri cioen guiçon-gazteari erran cioen: Nongoa haiz? Hunec ihardetsi çuen: Guiçon arrotz amalectar baten semea naiz.

14. Eta Dabidec erran cioen: Nolaz ez haiz lotsatu hire escua hedatzeaz Jaunaren cristoren hilceco?

15. Eta Dabidec deithuric bere cerbitzarietaric bat, erran cioen: Athor, jauz haquio gainera. Hunec jo çuen Amalectarra, eta hil.

16. Era Dabidec hari erran cioen: Hire odola hire gain, ecen hire ahoa hire contra minçatu duc, erratean: Nic hil dut Jaunaren cristo.

17. Guero Dabidec deithorea Saulen gainean eta haren seme Jonathasen gainean hunelaco hitzez eguin çuen.

18. (Eta manatu çuen Judari bere semeei arrambelan irakats ceçoten, Justuen liburuan iscribatua den beçala.) Eta erran çuen: Oi Israel, orhoit bequizquitzu çure bizcar gainetan sarrasquituric hil direnac.

19. Israel, aiphu handitacoac çure mendietan içan dira hilac: nola erori dira hazcarrac?

20. Berautzue heda berria Jethen, berautzue barraia Ascaloneco carrica-izquinetan, beldurrez boz ditecen Filistindarren alabac, beldurrez ingurebaquigabeen alabac jauz ditecen bozcarioz.

21. Jelboeco mendiac, ez ihinça, ez uria ez beitez eror çuen gainera, eta çuen landac ez beitez içan picainetacoac; ceren han içan den arthiquia hazcarren erredola, Saulen erredola, Saul olioaz gançutua içan ez balitz beçala.

22. Hilen odoletic, hazcarren guicenetic, Jonathasen guecia ez da egundaino guibelerat itzuli, eta Saulen ezpata ez da alferric bihurtu.

23. Saul eta Jonathas maithagarri eta eder beren bicitzean, heriotzean ere ez dira bereciac içatu. Arranoac baino lasterragoac ciran, eta lehoinac baino borthitzagoac.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 1