Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 1:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, guerthatu cen, Saul hil ondoan, Dabid itzuli cela Amalequen sarrasquitic, eta bi egun egotu cela Siceleguen.

2. Eta hirugarren egunean aguertu cen guiçon bat Saulen campetaric heldu cena, soinecoac xehaturic eta burua herrautsez estalia; eta Dabiden aitzinera ethorri cenean, ahuspez erori cen eta adoratu çuen.

3. Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut.

4. Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira.

5. Eta Dabidec erran cioen berria ematen cioen guiçon-gazteari: Nondic daquiçu Saul eta Jonathas haren semea hilac direla?

6. Berria ekarcen çuen guiçon-gazteac ihardetsi çuen: Guerthatu naiz Jelboeco mendira goatera, eta Saul bere lançaren gainean bermatua çagoen. Bada, orga-lasterrac eta çaldizcoac hurbilcen hari citzaizcon.

7. Eta guibelerat itzuliric, ikusi nau eta deithu. Ihardetsi diodanean: Huna non naicen,

8. Erran darot: Nor haiz hi? Eta ihardetsi diot: Amalectarra naiz.

9. Eta erran darot: Jar haquit gainean eta hil neçac, ceren oinhaceac bainaduca, eta ene bici gucia enequin da oraino.      

10. Gainera goanic, hil dut; banaquien ecic etzaitequeela xahupen handi haren ondoan bici guehiago. Hartu ditut haren buruan cen diadema, eta escumuthurrecoa besotic, eta hunat ekarri ditut çuri ene jaunari.

11. Dabidec orduan hartu eta xehacatu cituen bere soinecoac, eta harequin ciren guiçon guciec orobat;

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 1