Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 9:19-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Selum berriz, Coreren semea, Core baitzen Abiasaphen seme eta Abiasaph Corerena, bere anaia guciequin eta bere aitaren etchearequin: hequiec dira Coretarrac eguimbideetaco lanen artha çutenac, tabernacleco atheetaco çainac; eta hequien familiec aldizca çaincen çuten Jaunaren campetaco sarcea.

20. Bada, Phinees Eleaçarren semea cen hequien buruçagui Jaunaren aitzinean.

21. Berriz, Çacarias Mosolamiaren semea lekucotasuneco tabernaclearen atheco athalçaina cen.

22. Horiec oro, atheen çainceco bereciac, berrehun eta hamabi ciren, beren hirietan iscribuz hartuac. Dabidec eta Samuel ikusteac cargutan eçarriec ciren, beren fedearen ariaz,

23. Hala berac, nola beren semeac, Jaunaren etcheco atheetan eta tabernaclean, cein bere aldico.

24. Athalçainac lau haiceetara jarcen ciren, erran nahi da iguzqui-haicera, mendebalera, ipharrera eta hegoara.

25. Hequien anaiac berriz, beren herrietan çauden, eta cein bere larumbatetan ethorcen ciren, bere aldiaren bethetzera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 9