Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 9:17-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Athalçainac berriz, Selum, Acub, Telmon eta Ahimam, eta Selum beren anaia çuten buruçagui.

18. Ordu arteo Lebiren semeetaric aldizca çain egoten ciren erregueren athean iguzqui-haicerat.

19. Selum berriz, Coreren semea, Core baitzen Abiasaphen seme eta Abiasaph Corerena, bere anaia guciequin eta bere aitaren etchearequin: hequiec dira Coretarrac eguimbideetaco lanen artha çutenac, tabernacleco atheetaco çainac; eta hequien familiec aldizca çaincen çuten Jaunaren campetaco sarcea.

20. Bada, Phinees Eleaçarren semea cen hequien buruçagui Jaunaren aitzinean.

21. Berriz, Çacarias Mosolamiaren semea lekucotasuneco tabernaclearen atheco athalçaina cen.

22. Horiec oro, atheen çainceco bereciac, berrehun eta hamabi ciren, beren hirietan iscribuz hartuac. Dabidec eta Samuel ikusteac cargutan eçarriec ciren, beren fedearen ariaz,

23. Hala berac, nola beren semeac, Jaunaren etcheco atheetan eta tabernaclean, cein bere aldico.

24. Athalçainac lau haiceetara jarcen ciren, erran nahi da iguzqui-haicera, mendebalera, ipharrera eta hegoara.

25. Hequien anaiac berriz, beren herrietan çauden, eta cein bere larumbatetan ethorcen ciren, bere aldiaren bethetzera.

26. Lau lebitar hequiec çuten ikusteco athalçain gucien gainean eta Jaunaren etcheco salhen eta kutchen gainean.

27. Eta Jaunaren temploco inguruan cituzten beren egon-lekuac, goicetan atheac beren orduetan idequitzeco.

28. Hequien odoleticacoac ciren hala-ber temploan erabilcen ciren tresnen cargua çutenac; tresnac ecic kondatuz ematen eta bihurcen ciren.

29. Sainduteguico tresnen cargua çutenetaric ciren irinaren, arnoaren, olioaren, isensuaren eta balsamuen artha çutenac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 9