Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 9:15-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Halaber Bakacar çurguina, Galal eta Mathania Mitharen semea, Mitha Cecriren seme baitzen eta Cecri Asaphena;

16. Obdia Semeiasen semea, Semeias Galalen seme baitzen, eta Galal Idithunena; Baraquia Asaren semea, Asa baitzen Netophatico hiripeetan egotu cen Elcanaren seme;

17. Athalçainac berriz, Selum, Acub, Telmon eta Ahimam, eta Selum beren anaia çuten buruçagui.

18. Ordu arteo Lebiren semeetaric aldizca çain egoten ciren erregueren athean iguzqui-haicerat.

19. Selum berriz, Coreren semea, Core baitzen Abiasaphen seme eta Abiasaph Corerena, bere anaia guciequin eta bere aitaren etchearequin: hequiec dira Coretarrac eguimbideetaco lanen artha çutenac, tabernacleco atheetaco çainac; eta hequien familiec aldizca çaincen çuten Jaunaren campetaco sarcea.

20. Bada, Phinees Eleaçarren semea cen hequien buruçagui Jaunaren aitzinean.

21. Berriz, Çacarias Mosolamiaren semea lekucotasuneco tabernaclearen atheco athalçaina cen.

22. Horiec oro, atheen çainceco bereciac, berrehun eta hamabi ciren, beren hirietan iscribuz hartuac. Dabidec eta Samuel ikusteac cargutan eçarriec ciren, beren fedearen ariaz,

23. Hala berac, nola beren semeac, Jaunaren etcheco atheetan eta tabernaclean, cein bere aldico.

24. Athalçainac lau haiceetara jarcen ciren, erran nahi da iguzqui-haicera, mendebalera, ipharrera eta hegoara.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 9