Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 9:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horra beraz Israel guciaren xehatzapena, eta guciac cembat ciren iscribatua içan da Israelgo eta Judaco erregueen liburuan; eta Babilonara eramanac içan ciren beren tzarqueria gatic.

2. Bada, beren goçamenetan eta beren hirietan egotera lehembicicoric ethorri cirenac, Israeldarrac, apheçac, lebitarrac eta Nathindarrac ciren.

3. Jerusalemen egotu ciren Judaren semeetaric, Benjaminenetaric, Efraimenetaric ere eta Manaserenetaric:

4. Othei Amiuden semea, Amiud Amriren seme baitzen, Amri Omrairena, Omrai Bonirena, Boni Pharesen semeetaric, eta Phares Judaren semea;

5. Asaia Siloniren seme çaharrena eta bere umeac;

6. Çararen semeetaric berriz, Jehuel eta hequien anaiac, sei ehun eta laur hogoi eta hamar;

7. Benjaminen umeetaric berriz: Salo Mosolamen semea, Mosolam baitzen Oduiaren seme eta Oduia Asanarena;

8. Jobania Jerohamen semea; Ela Ociren semea, Oci baitzen Mocoriren seme; Mosolam Saphatiasen semea, Saphatias baitzen Errahuelen seme, eta Errahuel Jebaniasena;

9. Eta hequien anaiac familiaca, bederatzi ehun eta berrogoi eta hamasei. Hauquiec oro familietaco buruac beren arbasoen etcheetan.

10. Aphecetaric berriz: Jedaia, Joiarib eta Jaquin;

11. Açarias ere Helciacen semea, Helcias baitzen Mosolamen seme, Mosolam Sadoquena, Sadoc Meraiothena, eta Meraioth Aquitob Jaincoaren etcheco aphez-handiarena.

12. Adaias berriz, Jerohamen semea, Jeroham Phasurren seme baitzen, eta Phasur Melquiasena; eta Maasai Adielen semea, Adiel baitzen Jezraren seme, Jezra Mosolamena, Mosolam Mosolamithena, Mosolamith Emerrena;

13. Halaber hequien anaiac, beren familietaco buruac, hamaçazpi ehun eta hirur hogoi, indar handienecoac Jaunaren etcheco eguimbideen bethetzeco.

14. Lebitarretaric berriz, Semeia Hasuben semea, Hasub baitzen Ezricamen seme, Ezricam Hasebiarena, eta Hasebia Merariren semeetaric;

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 9