Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 7:15-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Maquirrec berriz, emazteac hartu çaroezten bere seme Haphimi eta Saphani. Arreba bat içan çuen Maaca deitzen cena. Salphaad deitzen cen berriz, haren ilobasoa, eta Saiphaadi alabac sorthu citzaizcon.

16. Maacac Maquirren emazteac içan çuen seme bat eta deithu çuen Phares; Pharesen anaia berriz, deitzen cen Sares; eta Saresen seme ciren Ulam eta Errecen.

17. Ulamen seme cen berriz, Badan. Horiec dira Galaaden semeac, Galaad baitzen Maquirren semea, eta Maquir Manaserena.

18. Haren arreba Erreguinac berriz, içan cituen Guiçon ederra, Abiecer eta Mohola.

19. Semidaren seme ciren berriz, Ahin, Sequem, Leci, eta Aniam.

20. Efraimen semeac berriz: Suthala, Bared haren semea, Thahath haren semea, Elada haren semea, Thahath haren semea, Çabad hunen semea,

21. Suthala hunen semea, Ecer eta Elad hunen semeac; bainan Jetheco lekuco umeec hil cituzten, hequien onthasunez jabetzera sarthu cirelacotz.

22. Hargatic Efraim hequien aita nigarrez egotu cen asco egunez, eta haren anaiac ethorri ciren haren minaren goçatzera.

23. Eta sarthu cen bere emaztea gana, ceina amatu baitzen eta erdi cen seme batez, eta deithu çuen Beria, bere etcheco ondicoen erdian sorthu celacotz.

24. Berriz, haren alaba içan cen Sara, ceinac alchatu baitzituen Bethoron-behere, Bethoron-garai eta Ocensara.

25. Haren semeac ciren oraino Errapha, Erreseph eta Thale, ceinaren ganic sorthu baitzen Thaan.

26. Thaan içan cen Laadanen aita; Laadan Amiudena, eta Amiud Elisamarena;

27. Elisamaren ganic sorthu cen Nun, eta hunec içan çuen Josue.

28. Hequien goçameneco eta egoitzetaco içan ciren Bethel hari çatchicoztenequin, Noranen iguzqui-haice alderdia, Gaaergo mendebaleco aurkinça eta hari çatchicoztenac, Siquem ere hari çatchicoztenequin Açaraino eta Açari çatchicoztenac.

29. Halaber hequienac ciren Manaseren leinuco alderat, Bethsan eta haren itchiquicoac, Thanac eta haren itchiquicoac, Maiedo eta haren itchiquicoac, Dor eta haren itchiquicoac; leku hequietan egotu içan ciren Israelen seme Josepen urneac.

30. Aserren semeac: Jemna, Jesua, Jesui, Baria eta Sara hequien arreba.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 7