Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 6:55-66 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

55. Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan;

56. Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari.

57. Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin;

58. Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin,

59. Asan ere eta Bethsemes beren hiripeequin;

60. Benjamingo leinutic berriz, Gabee eta hango hiripeac, Almath bere hiripeequin, Anathoth ere bere hiripeequin; orotara hamahirur hiri hequien familien arabera.

61. Caathen odoleco gaineraco umeei berriz, Manaseren leinu erditic eman çaroezten hamar hiri.

62. Bada, Jersonen semeec beren familien arauca içan cituzten hamahirur hiri Isacarren leinutic, Aserren leinutic, Nefthaliren leinutic eta Manaseren leinutic Basanen.

63. Merariren semeei berriz, beren familien arauca, çorthean eman çaroezten hamabi hiri Errubenen leinutic, Gaden leinutic eta Çabulonen leinutic.      

64. Israelgo semeec lebitarrei eman çaroezten halaber hiriac beren hiripeequin.

65. Hiri hequiec çorthez eman cituzten Judaren semeen leinutic, Simeonen semeen leinutic eta Benjaminen semeen leinutic, eta beren icenez deithu cituzten.

66. Caathen semeen odoleco cirenei ere eman çaroezten, eta baciren hequien cedarrietaco hiriac Efraimen leinutic.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 6