Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 6:53-62 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

53. Aquitobena Sadoc, Sadoquena Aquimaas.

54. Eta hauquiec dira hequien egoitzac herrietan eta herrien muguetan, erran nahi da Aaronen semeenac, Caatharren ahaidegoen arabera; ecen hequiei çorthean guerthatu citzaizcoten.

55. Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan;

56. Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari.

57. Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin;

58. Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin,

59. Asan ere eta Bethsemes beren hiripeequin;

60. Benjamingo leinutic berriz, Gabee eta hango hiripeac, Almath bere hiripeequin, Anathoth ere bere hiripeequin; orotara hamahirur hiri hequien familien arabera.

61. Caathen odoleco gaineraco umeei berriz, Manaseren leinu erditic eman çaroezten hamar hiri.

62. Bada, Jersonen semeec beren familien arauca içan cituzten hamahirur hiri Isacarren leinutic, Aserren leinutic, Nefthaliren leinutic eta Manaseren leinutic Basanen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 6