Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 5:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna Errubenen haurrac, Israelen seme çaharrenarenac (ecic hura cen haren çaharrena; bainan lohitu çutelacotz bere aitaren ohea, haren çucenac emanac içan ciren Israelen seme Josepen haurrei, eta Erruben ez da çaharrençat eçagutua.

2. Bada, Juda cen bere anaien artean guerlariena, haren odoletic ilki ciren aitzindariac; çaharrenaren çucenac ordean Josepi dira eçagutuac).

3. Huna beraz Errubenen haurrac, Israelen seule çaharrenarenac: Enoc, Phalu, Efron eta Carmi.

4. Joelen semea Samaia, Samaiarena Gog, Goguena Semei,

5. Semeirena Mica, Micarena Erreia, Erreiarena Baal,

6. Baalena Beera, ceina gathibu eraman baitzuen Thelgathphalnasarrec Asiriarren erreguec eta aitzindari baitzen Errubenen leinuan.

7. Haren anaiec eta ahaidego guciac berriz, familiaca kondatzean, Jehiel eta Çacarias cituzten aitzindari.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 5