Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 4:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Asurrec Thecuaren aitac içan cituen bi emazte Halaa eta Naara.

6. Naarac eman çarozquien Ooçam, Hepher, Themantarrac eta Ahastharrac; horra Naararen semeac.

7. Eta Halaaren semeac dira Sereth, Isaar eta Ethnan.

8. Bada, Cosec içan cituen Anob eta Soboba, eta Arumen seme Aharehelen ondocoac.

9. Bada, Jabes bere anaiac baino aiphatuagoa içan cen; bere amac Jabes deithu çuen, cioelaric: Hori ceren oinhacetan içan dudan.

10. Eta Jabesec Israelgo Jainco Jaunari dei eguin çaroen, cioelaric: Balimba, Jauna, çure benedicionez nauçu benedicaturen, eta ene mugac çabalduren ditutzu, çure escua enequin içanen da, eta utziren ez nauçu malçurqueriaren azpian lehercera. Eta Jaunac onhetsi çaroen bere othoitza.

11. Bada, Calebec Suaren anaiac içan çuen Mahir, ceina içan baitzen Esthonen aita.

12. Esthonec berriz, içan cituen Bethrapha, Phese eta Tehina, ceina içan baitzen Naasen hirico aita; horiec dira Errecaco guiçonac.

13. Cenecen seme ciren, berriz, Othoniel eta Saraia. Othonielen semeac berriz, Hathath eta Maonathi.

14. Maonathic içan çuen Ofra; Saraiac berriz Joab, Languileen haraneco aita; ecic han ciren languileac.

15. Jephonen seme Caleben haurrac berriz: Hir, Ela eta Naham. Eta Elaren semea, Cenez.

16. Jaleleelen semeac berriz: Ciph, Cipha, Thiria eta Asrael.

17. Eta Ezraren semeac: Jether, Mered, Epher eta Jalon; berçalde içan cituen Maria, Samai eta Jefba Esthamoren aita.

18. Halaber Judaia haren emaztea erdi cen Jaredez Jedorren aitaz, Heberrez Socoren aitaz, eta Icuthielez Çanoeren aitaz. Bada horiec dira Bethiaren ondocoac, Bethia Faraonen alaba Meredequin ezcondu cenarenac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 4