Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 4:26-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Masmaren semeac: Hamuel, Hamuelena Çacur, Çacurrena Semei.

27. Semeic içan cituen hamasei seme eta sei alaba: bainan haren anaiec etzuten içan haur hainitz, eta ahaidego gucia ecin heldu içan cen Judaren haurren bardinera.

28. Bada, beren egoitza eguin çuten Bersabeen, Moladan, Hasarsuhalen,

29. Balan, Asomen, Tholaden,

30. Bathuelen, Horman, Siceleguen,

31. Bethmarcabothen, Hasarsusimen, Bethberain eta Saarimen. Horiec dira hequien hiriac Dabid erreguearen egunetaraino.

32. Hequienac ciren oraino borz hiri edo hirisca, Etam, Aen, Erremon, Thoquen eta Asan,

33. Eta hiri horien inguruetaco herri guciac Baaleraino. Hori da hequien egon-lekua eta egoitzen xehatzapena.

34. Mosobab, Jemlec, Josa Amasiasen semea,

35. Joel, Jehu Josabiaren semea, (Josabia Saranaren semea baitzen eta Saraia Asielena),

36. Elioenai, Jacoba, Isuhaia, Asaia, Adiel, Ismiel, Banaia,

37. Eta Ciça Sepheiren semea baitzen, Sephei Alonena, Alon Idaiarena, Idaia Semrirena eta Semri Samaiarena;

38. Horiec dira aitzindari aiphatuac beren ahaidegotan, eta ezconçaz beren etchea berhatu çuten handizqui.

39. Eta goan ciren Gadorren sarcecotzat, haranaren iguzqui-haice alderaino, eta beren arthaldeençat alhapideac bilhatzeco.

40. Atzeman cituzten alhapide goriac eta hainitz onac, eta bazter bat çabala, descansua eta guicena, ceinetan beihala jarri içan baitziren Camen odolecoac.

41. Gorago beren icenez deithu ditugunac ethorri ciren beraz, Ecequias Judaco erregueren egunetan; jo cituzten han atzeman ciren olhac eta egoiliarrac, eta hil cituzten eta hequien orde egungo eguna arteo han eguin dute beren egoitza, ceren alhapide guciz goriac han atzeman baitzituzten.

42. Simeonen semeetaric halaber borz ehun goan ciren Seirgo mendira, aitzindari cituztelaric Phaltias, Naarias, Erraphaias eta Ociel Jesiren semeac;

43. Eta xahutu cituzten Amalectarretaric itzuri ahal ciren ondarrac, eta hequien orde han eguin dute beren eguinça egungo eguna arteo.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 4