Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 4:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Judaren semeac: Phares, Hefron, Carmi, Hur eta Sobal.

2. Erraiac berriz, Sobalen semeac içan çuen Jahath, ceina ganic sorthu baitziren Ahumai eta Laad. Horiec dira Saratharren ahaidegoac.

3. Etamen ondoregoa ere hau da: Jezrahel, Jesema eta Jedebos; eta hequien arrebaren icena cen Asalelphuni.

4. Phanuel berriz, Jedorren aita cen, eta Ecer Hosarena; horiec dira Hurren semeac, Efratharen seme çaharrenarenac Bethlehemen aitarenac.

5. Asurrec Thecuaren aitac içan cituen bi emazte Halaa eta Naara.

6. Naarac eman çarozquien Ooçam, Hepher, Themantarrac eta Ahastharrac; horra Naararen semeac.

7. Eta Halaaren semeac dira Sereth, Isaar eta Ethnan.

8. Bada, Cosec içan cituen Anob eta Soboba, eta Arumen seme Aharehelen ondocoac.

9. Bada, Jabes bere anaiac baino aiphatuagoa içan cen; bere amac Jabes deithu çuen, cioelaric: Hori ceren oinhacetan içan dudan.

10. Eta Jabesec Israelgo Jainco Jaunari dei eguin çaroen, cioelaric: Balimba, Jauna, çure benedicionez nauçu benedicaturen, eta ene mugac çabalduren ditutzu, çure escua enequin içanen da, eta utziren ez nauçu malçurqueriaren azpian lehercera. Eta Jaunac onhetsi çaroen bere othoitza.

11. Bada, Calebec Suaren anaiac içan çuen Mahir, ceina içan baitzen Esthonen aita.

12. Esthonec berriz, içan cituen Bethrapha, Phese eta Tehina, ceina içan baitzen Naasen hirico aita; horiec dira Errecaco guiçonac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 4