Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 29:25-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Jaunac beraz Salomon alchatu çuen Israel guciaren gainera, eta haren erreinuari eman çaroen hambateco ospea, non halacoric içatu ez baitzuen lehenago Israelgo erregue batec ere.

26. Dabid Isairen semea erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean.

27. Berrogoi urthez erreguinatu cen Israelen gainean; Hebronen erreguinatu cen çazpi urthez, eta Jerusalemen hogoi eta hamahirur urthez.

28. Eta hil cen çaharce on batean, egunez, ontasunez eta ospez bethea. Salomon haren semea erreguinatu cen haren orde.

29. Bada, Dabid erreguearen eguinçac, hala lehembicicoac nola azquenac, iscribatuac dira Samuel ikuslearen liburuan, Nathan profetaren liburuan eta Gad ikustearen liburuan.

30. Hequietan dira halaber, Israelen eta lurreco erresuma gucietan, Dabid erregue celaric iragan ciren guerthacariac, haren erreinucoac eta demboracoac eta haren garhaiciac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 29