Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 29:17-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Badaquit, ene Jaincoa, bihotzac haztatzen ditutzula, eta lainotasuna duçula maite: hargatic ni ere ene bihotzeco lainotasunean boztu naiz hauquien ororen escaincean, eta bozcario handirequin ikusi dut, hemen guerthatu den çure populua, çuri bere emaitzen eguiten.

18. Gure arbaso Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna, menderen mendetaraino hauquien bihotzetan gogor çaçu xede hori, eta hauquien gogoac bethi gucian iraun beça çure ganaco agurrean.

19. Ene seme Salomoni halaber emoçu bihotz bat osoqui garbia, beguira detzan çure manamendu, lekucotasun eta ceremoniac, eta bethe detzan guciac, eta alcha deçan çure temploa, ceinaren gueiac xuxunduac baititut.

20. Guero Dabidec erran çaroen baldarna guciari: Benedica çaçue gure Jainco Jauna. Eta baldarna guciac benedicatu çuen bere arbasoen Jainco Jauna; eta gurthu ciren eta adoratu çuten Jaincoa, eta guero erregue.

21. Jaunari bitimac imolatu çaroezten; eta biharamunean holocaustetan esqueini cituzten mila cecen, mila ahari, mila bildots, beren libacioneequin, ceremonia gucien arabera, Israel guciarençat nasaicia handitan.

22. Eta egun hartan bozcario handirequin jan eta edan çuten Jaunaren aitzinean. Eta bigarren aldico gançutu çuten Salomon Dabiden semea. Salomon erreguetzat gançutu çaroeten Jaunari eta Sadoc aphez-handitzat.

23. Salomon Jaunaren tronuan jarri cen erreguetzat Dabid bere aitaren orde, eta hori gucien gogaraco içatu cen, eta Israel guciac nausitzat eçagutu çuen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 29