Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 29:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Orai beraz, gure Jaincoa, aithor bihurcen darotzugu, çure icen ospetsuari ematen diogu gorespen.

14. Cer naiz ni, eta cer da ene populua, emaitza hauquiec oro guc çuri eguin ahal içateco? çureac dira guciac; çure escutic hartua ematen darotzugu cerorri.

15. Ecic, gure aitzineco guciac beçala, arrotz eta bideant batzu gare çure aitzinean. Gure egunac, itzal bat iduri dohaci lurraren gainean, tricatzeric gabe.

16. Oi gure Jainco Jauna, çure icen sainduari etche baten eguiteco metatu ditugun ontasunce hauquiec, çure escutic heldu dira, eta çureac dira guciac.

17. Badaquit, ene Jaincoa, bihotzac haztatzen ditutzula, eta lainotasuna duçula maite: hargatic ni ere ene bihotzeco lainotasunean boztu naiz hauquien ororen escaincean, eta bozcario handirequin ikusi dut, hemen guerthatu den çure populua, çuri bere emaitzen eguiten.

18. Gure arbaso Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna, menderen mendetaraino hauquien bihotzetan gogor çaçu xede hori, eta hauquien gogoac bethi gucian iraun beça çure ganaco agurrean.

19. Ene seme Salomoni halaber emoçu bihotz bat osoqui garbia, beguira detzan çure manamendu, lekucotasun eta ceremoniac, eta bethe detzan guciac, eta alcha deçan çure temploa, ceinaren gueiac xuxunduac baititut.

20. Guero Dabidec erran çaroen baldarna guciari: Benedica çaçue gure Jainco Jauna. Eta baldarna guciac benedicatu çuen bere arbasoen Jainco Jauna; eta gurthu ciren eta adoratu çuten Jaincoa, eta guero erregue.

21. Jaunari bitimac imolatu çaroezten; eta biharamunean holocaustetan esqueini cituzten mila cecen, mila ahari, mila bildots, beren libacioneequin, ceremonia gucien arabera, Israel guciarençat nasaicia handitan.

22. Eta egun hartan bozcario handirequin jan eta edan çuten Jaunaren aitzinean. Eta bigarren aldico gançutu çuten Salomon Dabiden semea. Salomon erreguetzat gançutu çaroeten Jaunari eta Sadoc aphez-handitzat.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 29