Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 29:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta erregue Dabidec baldarna guciari erran çaroen: Jaincoac ene seme Salomon hautetsi du, haur mamorra celaric oraino; ecic lana handia da, ez da alabainan guiçon batençat eguiteco egoitza, bainan Jaincoarençat.

2. Ni berriz, ene ahal guciez haritu naiz Jaunaren etchecotzat behar diren gucien bilcen, urhea urhezco tresnençat, cilharra cilharrezcoençat, cobrea cobrezcoençat, burdina burdinazcoençat, çurac çurezcoençat, oniz harriac, eta antimonioa beçalacoac, eta asco carancetacoac, eta harri balios orotaric, eta Paroseco marmola nasaiqui.

3. Eta ene Jaincoaren etcheco escaini ditudanez berçalde, ene mozquinetic ematen dut urhea eta cilharra ene Jaincoaren temploa eguiteco, aiphatu gabe etche sainduarençat xuxenduac direnac:

4. Hirur mila urhezco talendu Ophirreco urhetic, eta çazpi mila talendu cilhar frogatuenetic, temploco harrasien ederztatzeco.

5. Eta non-ere lana urhezcoa baita, languileen escuz urhez eguin bedi, eta non-ere cilharrezcoa baita, cilharrez eguin bedi; eta nihor balin bada bere baitharic escaini nahi duenic, bere escua egun bethe beça, eta nahi duena Jaunari escaint bioço.

6. Hargatic familietaco buruçaguiec, Israelgo leinuetaco handiec, milatariec, ehuntariec eta erregueren ontasunetaco aitzindariec eguin cituzten aguinçac.

7. Eta eman cituzten Jaunaren etcheco lanençat borz mila talendu urhezcoac, eta hamar mila solido; hamar mila talendu cilharrezcoac; hemeçorci mila talendu cobrezcoac, eta ehun mila burdinazcoac.

8. Eta ceinac ere baitzuen etchean harri baliosic, hainac eman cituen Jaunaren etcheco kutchetara, Jahiel Jersondarraren escuz.

9. Populu gucia boztu cen aguinçac gogo onez eguitean, ceren bihotz oroz escaincen baitzituzten Jaunari, eta erregue Dabid ere bozcario handitan sarthu cen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 29