Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 28:13-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Aphecen eta lebitarren berezpenac Jaunaren etcheco lan gucietan eta Jaunaren temploco cerbitzuan erabilceco tresna gucietan;

14. Unci bakotcharen urhea phisura; cilharra ere phisura unciei cihoacotena beren cerbitzuaren arabera;

15. Urhezco ganderailuençat ere eta hequien criseluençat, urhea ganderailu bakotcharen eta criseluen neurriaren arabera. Eman çuen orobat cilharrezco ganderailuençat eta hequien criseluençat, bakotchac behar çuen neurriaren araberaco phisua cilharretan.

16. Halaber eman çuen proposicioneco mahainençat urhea hequien neurrien arabera, eta orobat cilharra cilharrezco berce mahainençat.

17. Bihorcecoençat ere, xatençat eta urhe garbieneticaco isensunciençat, eta urhezco lehointtoençat urhea bereci çuen lehointto bakotchac behar çuen neurriaren arabera. Cilharrezco lehoinençat halaber cilhar-phisua bereci çuen neurri arauca.

18. Eman çuen aldiz isensuaren erretzeco aldarearençat urheric garbiena, hartaric beretic eguinac içan citecen kerubinac orga-laster bat iduri, hegalac hedatuz Jaunaren batasuneco arka estalcen çutela.

19. Eta erran çuen: Horiec oro Jaunaren escuaz iscribatuac ethorri çaizquit, molde horrec irakats cetzaztançat eguiteco diren guciac.

20. Dabidec berriz ere erran çaroen Salomon bere semeari: Guiçonqui hari çaite, emaçu bihotzez eta eguiçu; ez içan beldurric, ez ici; ecen ene Jainco Jauna çurequin içanen da; etzaitu ez igorrico ez utzico, Jaunaren etcheco cerbitzuaren lan gucia akabatu duqueçun arteo.

21. Huna aphecen eta lebitarren andanac; lagunduco çaituzte Jaunaren etcheco cerbitzu gucietan, eta hartara jarriac dira, eta nahiz handiec, nahiz ttipiec, oroc badaquite çuc manatzeco ditutzun gucien eguiten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 28