Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 27:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Dudia Ahoharrac çuen bigarren hilabetheco andana, eta haren ondocoa deitzen cen Maceloth, ceinac manatzen baitzuen hogoi eta lau mila guiçonetaco armadaren çathi bat.

5. Hirugarren hilabethean, hirugarren andanaren buruçagui cen Banaias Joiada apheçaren semea; eta bere andanan bacituen hogoi eta lau mila guiçon.

6. Hura cen hogoi eta hamarren arteco Banaias hazcarren hura, hogoi eta hamarren garaia. Amiçabad haren semeac manatzen çuen haren andanari.

7. Laugarrena cen, laugarren hilabethean, Asahel Joaben anaia, eta ondoco çuen Çabadias bere semea. Haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

8. Borzgarren buruçaguia, borzgarren hilabethean, cen Samaoth Jecertarra; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

9. Seigarrena, seigarren hilabethean cen Hira Acces Thecuarraren semea; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

10. Çazpigarrena, çazpigarren hilabethean, cen Heles Phalonitarra Efraimgo semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

11. Çorcigarrena, çorcigarren hilabethean, cen Sobocai Husathiarra, Çarahiren odolecoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

12. Bederatzigarrena, bederatzigarren hilabethean, cen Abiecer Anathotharra, Jeminiren semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

13. Hamargarrena, hamargarren hilabethean, cen Marai, Netophatharra berenez, eta Çarairen odolecoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

14. Hamecagarrena, hamecagarren hilabethean, cen Banaias Pharathondarra, Efraimgo semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

15. Hamabigarrena, hamabigarren hilabethean, cen Holdai Netophatharra, Gothonielen odoleticacoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 27