Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 26:17-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Iguzqui-haiceco alderdian baciren sei lebitar; eta ipharrean lau, egun bakotch; hegoaldean eta bilçarra cen aurkinçan, baciren orobat lau birazca, egun bakotch.

18. Mendebalerat ere athalçainen xoxetan bidearen gainean, baciren lau, birazca xoxetan.

19. Horiec ciren athalçainen berezpenac, Coreren eta Merariren semeenac.

20. Aquias cen, berriz, Jaincoaren etcheco kutchen eta phusca sainduen çainceco.

21. Jersoniren seme Ledanen haurrac: Ledanen ganic heldu ciren familia-buru hauquiec, Ledan, Jersoni eta Jehieli.

22. Jehieliren semeac: Çathan eta haren anaia Joel, Jaunaren etcheco kutcha-çainac,

23. Amramtarrequin, Isaartarrequin, Hebrondarrequin eta Ociheltarrequin.

24. Subaelec berriz, Jersomen semeac, Jersom Moisen seme baitzen, kutchen gainean çuen ikustecoa.

25. Haren anaia Eliecerren seme cen Errahabia, Errahabiarena Isaias, Isaiasena Joram, Joramena Cecri, eta Cecrirena Selemith.

26. Selemithec berac eta bere anaiec çaindu behar cituzten sainduen phuscac, Dabid erregueac, familietaco buruçaguiec, milatariec, ehuntariec eta armadaco buruçaguiec sainduetsiac,

27. Guerletaric eta guduetaco buluzquinetaric temploaren eta hango tresnen eguiteco consecratu cituztenac.

28. Gauça horien sainduesleac ciren Samuel ikuslea, Saul Cisen semea, Abner Nerren semea eta Joab Sarbiaren semea. Halacoric sainduesten cituzten guciec Selemithen eta haren anaien escura çakarzten.

29. Isaartarrec cituzten buruçagui Conenias eta bere semeac, campoco lan Israeli beguiratzen cirenetaco, populuaren arguitzeco eta juiatzeco.

30. Bada, Hasabias Hebrondarra eta haren anaiac, hamaçazpi ehun guiçon guciz hazcarrac ciren Israelen buruco Jordanez haindian mendebaleco alderat, Jaunaren lanetan eta erregueren cerbitzuan.

31. Jeria içan cen Hebrondarren buruçagui hequien familien eta ahaidegoen arabera. Dabiden erreguetasuneco berrogoigarren urthean kondatuac içan ciren eta kausitu ciren Jacer Galaadecoan guiçon guciz hazcarrac,

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 26