Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 26:14-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Çorteac beraz Selemiasi eman çaroen iguzqui-haiceco aldea. Ipharreco alderdia berriz, haren seme Çacariasi, guiçon guciz çuhur eta jaquinari erori citzaioen çortean.

15. Obededom eta bere semeac ciren aldiz hegoalderat, eta etcheco aurkinça hartan cen bilçarra.      

16. Sephim eta Hosa ciren mendebalerat, goiti goateco biderat daraman athearen ondoan. Eta guardia guardiaren parrean cen.

17. Iguzqui-haiceco alderdian baciren sei lebitar; eta ipharrean lau, egun bakotch; hegoaldean eta bilçarra cen aurkinçan, baciren orobat lau birazca, egun bakotch.

18. Mendebalerat ere athalçainen xoxetan bidearen gainean, baciren lau, birazca xoxetan.

19. Horiec ciren athalçainen berezpenac, Coreren eta Merariren semeenac.

20. Aquias cen, berriz, Jaincoaren etcheco kutchen eta phusca sainduen çainceco.

21. Jersoniren seme Ledanen haurrac: Ledanen ganic heldu ciren familia-buru hauquiec, Ledan, Jersoni eta Jehieli.

22. Jehieliren semeac: Çathan eta haren anaia Joel, Jaunaren etcheco kutcha-çainac,

23. Amramtarrequin, Isaartarrequin, Hebrondarrequin eta Ociheltarrequin.

24. Subaelec berriz, Jersomen semeac, Jersom Moisen seme baitzen, kutchen gainean çuen ikustecoa.

25. Haren anaia Eliecerren seme cen Errahabia, Errahabiarena Isaias, Isaiasena Joram, Joramena Cecri, eta Cecrirena Selemith.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 26