Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 26:10-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Aldiz, Hosa ganicacoac, erran nahi da Merariren semeetaric: Semri buruçagui (ecic etzuen içatu seme çaharrenic, eta hargatic bere aitac Semri eçarri çuen buruçagui),

11. Bigarrena Heicias, hirugarrena Tabelias, laugarrena Çacarias; Hosaren seme horiec eta anaiac, orotara hamahirur.

12. Horiec içan ciren bereciac athalçain beçala; çainen aitzindariac, hala nola beren anaiac cerbitza citecençat bethi Jaunaren etchean.

13. Athe bakotchecotzat beraz çortea bardin arthiqui çaroeten nahiz handiei, nahiz ttipiei familiaca.

14. Çorteac beraz Selemiasi eman çaroen iguzqui-haiceco aldea. Ipharreco alderdia berriz, haren seme Çacariasi, guiçon guciz çuhur eta jaquinari erori citzaioen çortean.

15. Obededom eta bere semeac ciren aldiz hegoalderat, eta etcheco aurkinça hartan cen bilçarra.      

16. Sephim eta Hosa ciren mendebalerat, goiti goateco biderat daraman athearen ondoan. Eta guardia guardiaren parrean cen.

17. Iguzqui-haiceco alderdian baciren sei lebitar; eta ipharrean lau, egun bakotch; hegoaldean eta bilçarra cen aurkinçan, baciren orobat lau birazca, egun bakotch.

18. Mendebalerat ere athalçainen xoxetan bidearen gainean, baciren lau, birazca xoxetan.

19. Horiec ciren athalçainen berezpenac, Coreren eta Merariren semeenac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 26