Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, huna nola bereciac içan ciren Aaronen semeac. Aaronen semeac: Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar.

2. Bainan Nadab eta Abiu, haurrac gabe hil ciren beren aita baino lehen; eta Eleaçarrec eta Ithamarrec bethe cituzten apheztasuneco eguimbideac.

3. Dabidec bereci cituen beraz cein bere aldi eta eguimbideetaraco Sadoquen familia Eleaçar ganic jautsia, eta Ahimelequen familia Ithamar ganic jautsia.

4. Bainan guiçon buruçaguietan hainitz guehiago kausitu cen Eleaçarren seme ecenez Ithamarrenic. Hargatic Dabidec bereci çaroezten buruçaguiac Eleaçarren semeei hamasei familien araura; eta Ithamarrenei, beren çorci familia eta etcheen araura.

5. Bi aldeetaco familiac berriz, beren artean çortera bereci cituen: ecic sainduteguico aitzindariac eta Jaincoaren gaucetacoac ciren hala Eleaçarren semeetaric, nola Ithamarrenetaric.

6. Nathanaelen semeac, Semeiasec, lebitar iscribauac, iscribuz eman cituen erregueren eta buruçaguien aitzinean, Sadoc apheçaren eta Abiatharren seme Ahimelequen aitzinean, eta aphez-familia eta lebitar-familietaco buruçaguien aitzinean ere; hartuz behin Eleaçarren etchea berceen buruco cena, guero Ithamarren etchea, ceinac berce batzu baitzituen bere azpico.

7. Bada, lehembicico çortea atheratu cen Joiaribena, bigarrena Jedeirena,

8. Hirugarrena Harimena, laugarrena Seorimena,

9. Borzgarrena Melquiarena, seigarrena Maimanena,

10. Çazpigarrena Acosena, çorcigarrena Abiarena,

11. Bederatzigarrena Jesuarena, hamargarrena Sequeniarena,

12. Hamecagarrena Eliasibena, hamabigarrena Jacimena,

13. Hamahirugarrena Hopharena, hamalaugarrena Isbaabena,

14. Hamaborzgarrena Belgarena, hamaseigarrena Emerrena,

15. Hamaçazpigarrena Hecirrena, hemeçorcigarrena Aphsesena,

16. Hemeretzigarrena Pheteiarena, hegoigarrena Hecequielena;

17. Hogoi eta batgarrena Jaquimena, hogoi eta bigarrena Gamulena,

18. Hogoi eta hirugarrena Dalaiaurena, hogoi eta laugarrena Maaciaurena.

19. Horiec ciren hequien aldiac, beren eguitecoen arabera, Jaunaren etchean sarceco eta beren aita Aaronen manuen azpian, ohitzaren arabera eguitecotzat Israelgo Jainco Jaunac manatu beçala.

20. Bada, Lebiren semeetaric guelditu cirenac ciren: Amramen semeetaric, Subael; eta Subaelen semeetaric, Jehedeia.

21. Errohobiaren semeetaric, Jesias cen buruçagui.

22. Isaarren seme cen Salemoth, Salemothena Jahath.

23. Jahathen seme çaharrena cen Jeriau, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaciel, laugarrena Jecmaan.

24. Ocielen seme cen Mica, Micarena Samir.

25. Micaren anaia cen Jefia, Jefiaren seme Çacarias.

26. Merariren semeac: Moholi eta Musi. Ociauren semea, Beno.

27. Merariren seme ciren halaber Ociau, Soam, Çacur eta Hebri.

28. Moholiren seme cen, berriz, Eleaçar ceinac ez baitzuen haurric.

29. Jerameel berriz, Cisen seme cen,

30. Musiren seme ciren Moholi, Eder eta Jerimoth. Horra Lebiren semeac beren familier etcheen arabera.

31. Hauquiec ere çorte eguin çuten beren anaiequin, Aaronen semeequin erregue Dabiden aitzinean, eta Sadoquen, eta Ahimelequen, eta aphez eta lebitar-familietaco buruçaguien aitzinean. Ala çaharrenac ala gazteenac, oro bardin çorteac berezten cituen.