Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 23:25-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Ecic Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jaunac bere populuari bethicotzat eman diozqui phausua eta bere egon-lekua Jerusalemen.

26. Lebitarrec ez dute guehiago tabernaclearen eta hango eguimbideetaco tresna gucian eramateric içanen.

27. Dabiden azquen manamenduen arabera, Lebiren semeac kondatuco dira hogoi urthetaric eta goiti.

28. Aaronen semeen manuco içanen dira Jaunaren etcheco eguimbideetan, temploco sarceetan, salhetan, xahu-lekuetan, sainduteguian eta Jaunaren temploco eguimbideei darraitzoten lan gucietan.

29. Aldiz, aphecec içanen dute artha proposicioneco oguiez, irinezco sacrificioaz, ophil airisez, paderaz, xigorquetaz eta phisu neurri guciez.

30. Lebitarrac berriz, goicetan, eta arratsetan orobat, egon beharco dira Jaunari aithor ematen eta cantuen cantatzen,

31. Nahiz Jaunaren holocausten escaincetan, nahiz larumbatetan, hilabethearen lehen egunean eta berce besta-buruetan, nombre manatuaren eta gauça bakotchari çor çaioen ceremonien arabera, bethi Jaunaren aitzinean.

32. Beguiratuco dituzte batasuneco tabernaclearen gaineco manamenduac, sainduteguico leguea eta Aaronen seme beren anaien alderaco jauspena, Jaunaren etchean beren eguimbideen bethetzeco.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 23