Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 23:15-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Moisen semeac: Jersom eta Eliecer.

16. Jersomen semeac: Subuel çaharrena.

17. Eliecerren semeac berriz: Errohobia çaharrena, eta Eliecerrec etzuen berce semeric. Errohobiaren semeac berriz, hainitz berhatu ciren.

18. Isaarren semeac: Salontith çaharrena.

19. Hebronen semeac: Jeriau çaharrena, Amarias bigarrena, Jahaciel hirugarrena, Jecmaam laugarrena.

20. Ocielen semeac: Mica çaharrena, Jesia bigarrena.

21. Merariren semeac: Moholi eta Musi. Moholiren semeac: Eleaçar eta Cis.

22. Bada, Eleaçar hil cen; etzuen semeric içan, bainan-bai alabac, eta beren anaiec, Cisen semeec hartu cituzten emaztetzat.

23. Icusiren semeac: Moholi, Eder eta Jerimoth, hirur.

24. Horiec dira Lebiren semeac beren ahaidego eta familien arabera, buruçaguiac, Jaunaren etcheco eguimbideac aldizca bethetzen cituztenac, bakotchac kondatua içan cen lerroan, hogoi urthetaric eta goiti.

25. Ecic Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jaunac bere populuari bethicotzat eman diozqui phausua eta bere egon-lekua Jerusalemen.

26. Lebitarrec ez dute guehiago tabernaclearen eta hango eguimbideetaco tresna gucian eramateric içanen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 23