Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 22:12-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Jaunac halaber eman biaçatzu çuhurcia eta adimendua, Israel mana eta çure Jainco Jaunaren leguea beguira detzatzunçat.

13. Ecic, baldin beguiratzen baditutzu manamendu eta erabaquiac, Israeli irakastea Jaunac Moisi manatu dituenac, orduan goanen ahal çare aitzinatuz. Indar har çaçu, guiçonqui eguiçu, ez becedi ez ici, ez-eta ikara.

14. Huna non nic ene behartasunean xuxendu ditudan Jaunaren etchearen eguiteco premia direnac; ehun mila urhezco talendu, eta cilharrezcoac miletan mila; cobre eta burdinaqueta bat nihonerecoa, ecic hambatecoa da non ecin baititaque cembat den erran; çurac eta harriac xuxendu ditut behar içanen diren gucietaco.

15. Halaber baduçu languilequeta bat, harguin, harri-picatzaile, çur-lançaile, eta nolanahico lanen ancetsuqui eguiten hobequienic daquiten guiçonac,

16. Urhez eta cilharrez, cobrez eta burdinaz, ceinetaric erran ahal baino guehiago baita. Jaiqui çaite beraz, eta eguiçu, eta Jauna çurequin içanen da.

17. Dabidec halaber Israelgo aitzindari guciei manatu çaroeten lagun cioçoten Salomon bere semea.

18. Ikusten duçue, cioen, çuen Jainco Jauna çuequin dela; phausua eman darotzuela inguruan; çuen etsai guciac çuen escuetara arthiqui dituela, eta lurra hecia dagoela Jaunaren eta haren populuaren aitzinean.

19. Çuen bihotz arimez eguiçue beraz çuen Jainco Jaunaren bilhatzera. Jaiqui çaizte, eta Jainco Jaunari alcha dioçoçue saindutegui bat, hartan sarceco Jaunaren batasuneco arka eta Jaunari consecraturicaco tresnac, Jaunaren icenari eguinen çaroen etchean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 22