Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 22:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Harec ene icenari alchatuco dio etchea; hura içanen çait semetzat, eta ni içanen natzaio aitatzat; eta egun eta bethico gogorturen dut haren erreinua Israelen gainean.

11. Orai beraz, ene semea, Jauna çurequin içan bedi, dohatsu eguin beçaitza, eta çure Jainco Jaunari etchea eguioçu, berac çutaz erran içan duen beçala.

12. Jaunac halaber eman biaçatzu çuhurcia eta adimendua, Israel mana eta çure Jainco Jaunaren leguea beguira detzatzunçat.

13. Ecic, baldin beguiratzen baditutzu manamendu eta erabaquiac, Israeli irakastea Jaunac Moisi manatu dituenac, orduan goanen ahal çare aitzinatuz. Indar har çaçu, guiçonqui eguiçu, ez becedi ez ici, ez-eta ikara.

14. Huna non nic ene behartasunean xuxendu ditudan Jaunaren etchearen eguiteco premia direnac; ehun mila urhezco talendu, eta cilharrezcoac miletan mila; cobre eta burdinaqueta bat nihonerecoa, ecic hambatecoa da non ecin baititaque cembat den erran; çurac eta harriac xuxendu ditut behar içanen diren gucietaco.

15. Halaber baduçu languilequeta bat, harguin, harri-picatzaile, çur-lançaile, eta nolanahico lanen ancetsuqui eguiten hobequienic daquiten guiçonac,

16. Urhez eta cilharrez, cobrez eta burdinaz, ceinetaric erran ahal baino guehiago baita. Jaiqui çaite beraz, eta eguiçu, eta Jauna çurequin içanen da.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 22