Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 22:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Dabidec erran çuen: Hau da Jaunaren etchea, eta hau da Israelen holocaustetaco aldarea.

2. Manatu çuen bil citecen Israelgo lurreco proselita guciac eta hequietaric eçarri cituen harri atheratzen eta aphaincen, Jaunaren etchearen eguiteco.

3. Dabidec halaber burdina hainitz xuxentaraci çuen atheetaco itzetzat, uztardura eta bilguneençat, eta nihonereco cobrequeta bat.

4. Sidondarrec eta Tiriarrec Dabidi ekarcen ciotzaten cedro çuren balioa ere ecin jo citaqueen.

5. Eta Dabidec erran çuen: Ene seme Salomon haurttoa da eta erphila; Jaunari eguin nahi diodan etchea berriz, halacoa içan behar da, non leku orotan aiphatuco baita; xuxenduren darozquiot beraz premia direnac. Hargatic hil baino lehen xuxendu cituen behar ciren guciac.

6. Eta deithu çuen Salomon eta manatu çaroen etche bat eguin ceçon Israelgo Jainco Jaunari.

7. Dabidec erran çaroen Salomoni: Ene semea, ene nahia içan da ene Jainco Jaunaren icenari etche baten alchatzea.

8. Bainan Jauna minçatu içan çait cioelaric: Hainitz odol ixuri duçu, asco guerla erabili duçu; hambat odol ene aitzinean ixuri ondoan, ecin eguinen duqueçu etcheric ene icenari.

9. Sorthuco çarotzun seme bat, içanen da osoqui baquetiarra; ecic eguinen dut bere etsai gucietaric inguruan baquea içan deçan; eta horren gatic deithua içanen da Baquetiarra; eta haren egun orotan, baquea eta phausua emanen ditut Israelen.

10. Harec ene icenari alchatuco dio etchea; hura içanen çait semetzat, eta ni içanen natzaio aitatzat; eta egun eta bethico gogorturen dut haren erreinua Israelen gainean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 22