Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 21:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Dabidec Jaunari erran çaroen: Hori eguitean bekatu handia eguin dut; aldara çaçu othoi çure cerbitzariaren gaizquia, çoroqui haritu naicelacotz.

9. Eta Jauna Gadi Dabiden ikusleari minçatu cen erranez:

10. Çoaz, minça çaquizquio Dabidi, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Ematen darotzut hirur gaucetaric hauta, nahi duçuna hauta çaçu, eta eguinen darotzut.

11. Gad Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Hau dio Jaunac: Hauta çaçu nahi duçuna:

12. Edo hirur urthez gosetea; edo çu hirur hilabethez çure etsaien ihes ibilcea, hequien ezpatari ecin itzuriz; edo hirur egunez Jaunaren ezpata eta içurritea lurraren gainera erorcea, eta Jaunaren ainguerua Israelgo eremu gucietan hilca haritzea. Ikusaçu beraz orai cer ihardetsico diodan bidali nauenari.

13. Dabidec erran çaroen Gadi: Athequec hersatzen naute alde orotaric; bainan hobe dut Jaunaren escura erorcea ecenez guiçonenetara, ceren handiac baitira haren urricalpenac.

14. Jaunac içurritea igorri çaroen beraz Israeli, eta Israeldic erori ciren hirur hogoi eta hamar mila guiçon.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 21