Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 21:6-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Joabec etzituen Lebi eta Benjamin kondatu, ecic gogo borchara bethetzen çuen erregueren manua.

7. Bada, manatua içan cena Jaincoaren desgogaraco içatu cen, eta jo çuen Israel.

8. Eta Dabidec Jaunari erran çaroen: Hori eguitean bekatu handia eguin dut; aldara çaçu othoi çure cerbitzariaren gaizquia, çoroqui haritu naicelacotz.

9. Eta Jauna Gadi Dabiden ikusleari minçatu cen erranez:

10. Çoaz, minça çaquizquio Dabidi, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Ematen darotzut hirur gaucetaric hauta, nahi duçuna hauta çaçu, eta eguinen darotzut.

11. Gad Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Hau dio Jaunac: Hauta çaçu nahi duçuna:

12. Edo hirur urthez gosetea; edo çu hirur hilabethez çure etsaien ihes ibilcea, hequien ezpatari ecin itzuriz; edo hirur egunez Jaunaren ezpata eta içurritea lurraren gainera erorcea, eta Jaunaren ainguerua Israelgo eremu gucietan hilca haritzea. Ikusaçu beraz orai cer ihardetsico diodan bidali nauenari.

13. Dabidec erran çaroen Gadi: Athequec hersatzen naute alde orotaric; bainan hobe dut Jaunaren escura erorcea ecenez guiçonenetara, ceren handiac baitira haren urricalpenac.

14. Jaunac içurritea igorri çaroen beraz Israeli, eta Israeldic erori ciren hirur hogoi eta hamar mila guiçon.

15. Aingueru bat Jerusalemero igorri çuen halaber haren jotzera, eta herioaz jotzen hari celaric hiria, Jaunac ikusi çuen, eta urricaldu cen gaitzaren handiaz; eta aingueru joileari erran çaroen: Asqui da, bara bedi çure escua. Bada, Jaunaren ainguerua Ornan Jebusearraren larraineco ondoan cen.

16. Eta Dabidec beguiac alchaturic, ikusi çuen Jaunaren ainguerua xutic ceruaren eta lurraren artean, ezpata bilucia escuan Jerusalemen contra itzulia; eta Dabid eta Israelgo çaharrac, çurdatzac soinean, lurrera ahuspez erori ciren.

17. Eta Dabidec erran çaroen Jaincoari: Ez othe naiz ni populuaren kondatzea manatu dudana? Ni naiz bekatu eguin dudana, nic eguin dut gaizquia; cer merecitu du populu hunec? Ene Jainco Jauna, othoi çure escua bihur bedi ene gainera eta ene aitaren etchearen gainera, bainan çure populua ez bedi içan joa.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 21