Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 21:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta Dabidec erran çaroeten Joabi eta populuco buruçaguiei: Çoazte eta Israel Bersabeetic Daneraino konda çaçue, eta kondua ekar darotaçue jaquinsun eguin nadiençat.

3. Joabec ihardetsi çuen: Jaunac çure populua orai denetic ehunetan berha beça; ene erregue jauna, ez othe dira guciac çure cerbitzariac? certaco bilhatzen du ene jaunac Israeli bekatutzat iratchiquia içanen çaroena?

4. Bainan erregueren hitza garaiago içan cen; eta Joabec, ilkiric, inguratu çuen Israel gucia eta bihurtu cen Jerusalemera.

5. Dabidi eman çaroen iragan cituen gucien nombrea, eta Israelen nombre gucia atzeman cen hemeca ehun mila guiçon ezpatadunena; Judatic berriz, laur ehun eta hirur hogoi eta hamar mila guerlari.

6. Joabec etzituen Lebi eta Benjamin kondatu, ecic gogo borchara bethetzen çuen erregueren manua.

7. Bada, manatua içan cena Jaincoaren desgogaraco içatu cen, eta jo çuen Israel.

8. Eta Dabidec Jaunari erran çaroen: Hori eguitean bekatu handia eguin dut; aldara çaçu othoi çure cerbitzariaren gaizquia, çoroqui haritu naicelacotz.

9. Eta Jauna Gadi Dabiden ikusleari minçatu cen erranez:

10. Çoaz, minça çaquizquio Dabidi, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Ematen darotzut hirur gaucetaric hauta, nahi duçuna hauta çaçu, eta eguinen darotzut.

11. Gad Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Hau dio Jaunac: Hauta çaçu nahi duçuna:

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 21