Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 2:26-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Jerameelec hartu çuen berce emazte bat ere Aura deitzen cena, ceina içan baitzen Onamen ama.

27. Eta Jerameelen seme çaharren Erramen seme içatu ciren Moos, Jamin eta Acar.

28. Onamec berriz, içan cituen semetzat Semei eta Jada. Semeiren semeac berriz, ciren Nadab eta Abisur.

29. Abisurren emaztea berriz, deitzen cen Abihail, ceinac eman baitzarozquien Ahoban eta Molid.

30. Nadaben semeac berriz, içatu ciren Saled eta Aphaim. Saled berriz, hil cen haurric içan gabe.

31. Aphaimec berriz, içan çuen Jesi, Jesic Sesan, eta Sesanec Oholai.

32. Semeiren anaia Jadaren semeac berriz: Jether eta Jonathan. Bainan Jether ere hil cen haurric içan gabe.

33. Jonathanec berriz, içan cituen Phaleth eta Ciça. Horiec içan ciren Jerameelen semeac.

34. Sesanec berriz, etzuen içan semeric, bainan alabac, eta eguiptoar gathibu bat Jeraa deitzen cena.

35. Eta hari emaztetzat eman çaroen bere alaba bat, ceinac eman baitzaroen Ethei.

36. Etheic berriz, içan çuen Nathan eta Nathanec Çabad.

37. Çabadec halaber içan çuen Oflal, eta Malec Obed.

38. Obedec içan çuen Jehu, eta Jehuc Açarias.

39. Açariasec içan çuen Heles, eta Helesec Elasa.

40. Elasac içan çuen Sisamoi, eta Sisamoiec Selum.

41. Selumec içan çuen Icamia eta Icamiac Elisama.

42. Huna berriz, Jerameelen anaia Caleben semeac: Mesa haren seme çaharrena, Cipheco buruçaguia, eta Hebronen aitaren Maresaren semeac.

43. Hebronen semeac berriz: Core, Taphua, Errecem eta Sama.

44. Samac berriz, içan çuen Erraham Jercaamen aita; eta Errecemec içan çuen Samai.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 2