Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 2:19-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta Açuba hil ondoan, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha, ceinac eman baitzaroen Hur.

20. Hurrec berriz, içatu çuen Uri, eta Uric Beseleel.

21. Horiez gueroz Hefron ezcondu cen Maquirren alabarequin, Maquir baitzen Galaaden aita; hirur hogoi urthe cituen hura harcean, eta haren ganic içan çuen Segub.

22. Segubec ere içatu çuen Jair, eta hau hogoi eta hirur hiriren nausi içatu cen Galaadeco lurrean.

23. Jesurrec eta Aramec hartu cituzten Jairgo hiriac; Canath ere eta hango herriac, hirur hogoi hiri; horiec oro Maquirren Galaaden aitaren semeac.      

24. Bada, Hefron hil cenean, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha. Hefronec emaztetzat içan çuen Abia ere, ceinac eman baitzaroen Ashur Thecuaren aita.

25. Jerameelen ganic berriz, Hefronen seme çaharrena ganic sorthu ciren Erram haren seme çaharrena, Buna, Aram, Asom eta Aquia.

26. Jerameelec hartu çuen berce emazte bat ere Aura deitzen cena, ceina içan baitzen Onamen ama.

27. Eta Jerameelen seme çaharren Erramen seme içatu ciren Moos, Jamin eta Acar.

28. Onamec berriz, içan cituen semetzat Semei eta Jada. Semeiren semeac berriz, ciren Nadab eta Abisur.

29. Abisurren emaztea berriz, deitzen cen Abihail, ceinac eman baitzarozquien Ahoban eta Molid.

30. Nadaben semeac berriz, içatu ciren Saled eta Aphaim. Saled berriz, hil cen haurric içan gabe.

31. Aphaimec berriz, içan çuen Jesi, Jesic Sesan, eta Sesanec Oholai.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 2