Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 17:6-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Israel guciarequin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetaric bati ere minçatu othe natzaio, erranez: Certaco ez darotaçue cedrozco etche bat alchatu?

7. Hargatic orai erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio armadetaco Jaunac: Arthaldeari alhapideetara jarraiquitzen cinenean, nic hartu içan çaitut, Israelgo ene populuaren buruçagui içan cintecençat.

8. Eta goan içan çaren toqui gucietan ni çurequin içatu naiz; çure etsai guciac hil içan ditut çure aitzinean eta çure icena eguin dut lurraren gainean goresten dituzten handietaric batenaren iduri.

9. Leku bat eman darot Israelgo ene populuari; hartan gogortuco eta egonen da; handic ecin jauçaracico dute, eta gaixtaqueriaco semeec ez dute lehertuco hastetic beçala,

10. Israelgo ene populuari juieac eman diotzadan egunetaric; eta lurreratu ditut çure etsai guciac.

11. Eta çure egunac bethe ditazqueenean, eraiquiren dut çure hacia çure ondotic; hura içanen da çure semeetaric, eta gogorturen dut haren erreinua.

12. Hura içanen da niri etchea alchatuco darotana, eta haren tronua bethico gogorturen dut.

13. Hari aita bat beçala içanen natzaio, eta hura seme bat beçala içanen da enetzat; eta ez dut haren gainetic aldaratuco ene urricalpena, aldaratu içan dudan beçala çure aitzinean içatu denaren gainetic,

14. Eta ene etchean eta ene erreinuan bethi gucico jarriren dut, eta haren tronua menderen mendetan gogor egonen da.

15. Nathan Dabidi minçatu citzaioen hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera.

16. Eta erregue Dabid ethorri eta jarri cenean Jaunaren aitzinean, erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, horrelacoric niri eguiteco?

17. Bainan hori guti çaiote oraino çure beguiei, eta hargatic çure cerbitzariaren etcheaz minçatu çare ethorquiçuneco gaucetan ere, eta guiçon gucien gainetic ikusgarri eguin nauçu, Jainco Jauna.

18. Cer iritchic deçaque guehiago Dabidec, horrela ospatu duçunetic çure cerbitzaria eta horrela orhoitu çarenetic hartaz?

19. Jauna, çure cerbitzariaren ariaz, çure bihotzaren arabera, eguin duçu handiespen hau gucia, eta nahi içan duçu eçagutuac içan citecen hambat sendagaila.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 17