Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 16:31-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Goihera beitez ceruac, bozcarioz jauz bedi lurra; populu gucietan erran bedi: Jauna da erreguetu.

32. Itsasoac eta haren barnecoec adiaraz betzate bozcariozco burrumbac; bazterrac eta hequietan direnac atseguinez iharros beitez.

33. Oihanetaco çuhaitzec orduan goretsico dute Jauna, ceren lurraren juiatzera den ethorri.

34. Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren ona baita, ceren bethi irauten baitu haren urricalpenac.

35. Eta erraçue: Salba gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea; batera bil gaitzatzu, athera gaitzatzu jendaietaric, aithor ekar dioçogun çure icen sainduari, boz gaitecen çure cantuetan.      

36. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari bethitic bethiraino; eta populu guciac erran beça: Halabiz, eta Jaunari biotzo canta aheriac.

37. Dabidec han utzi cituen beraz Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean Asaph eta bere anaiac, baratzeric gabe beren eguimbideac bethe cetzatençat arkaren aitzinean, egun oroz, eta ceinec bere aldian.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 16