Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 16:28-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Populuzco familiac, Jaunari agur ekar dioçoçue; Jaunari ekar dioçoçue bere ospearen eta indarraren aithorra.

29. Jaunari bihur dioçoçue haren icenari çor çaroen ospea; har çatzue bitimac, çatozte haren aitzinera, gur çaquiozquite Jaunari bere edertasun sainduan.

30. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean; ecic harec asentuen gainean jarri du gogor.

31. Goihera beitez ceruac, bozcarioz jauz bedi lurra; populu gucietan erran bedi: Jauna da erreguetu.

32. Itsasoac eta haren barnecoec adiaraz betzate bozcariozco burrumbac; bazterrac eta hequietan direnac atseguinez iharros beitez.

33. Oihanetaco çuhaitzec orduan goretsico dute Jauna, ceren lurraren juiatzera den ethorri.

34. Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren ona baita, ceren bethi irauten baitu haren urricalpenac.

35. Eta erraçue: Salba gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea; batera bil gaitzatzu, athera gaitzatzu jendaietaric, aithor ekar dioçogun çure icen sainduari, boz gaitecen çure cantuetan.      

36. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari bethitic bethiraino; eta populu guciac erran beça: Halabiz, eta Jaunari biotzo canta aheriac.

37. Dabidec han utzi cituen beraz Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean Asaph eta bere anaiac, baratzeric gabe beren eguimbideac bethe cetzatençat arkaren aitzinean, egun oroz, eta ceinec bere aldian.

38. Athalçain eçarri cituen, berriz, Obededom eta haren hirur hogoi eta çorci anaiac, eta Obededom Idithunen semea, eta Hosa.

39. Aldiz, Sadoc aphez-handia eta haren anaia apheçac eçarri cituen Gabaonen cen leku goran, Jaunaren tabernaclearen aitzinean,

40. Holocausten escainceco holocaustetaco aldarearen gainean, guelditu gabe goiz-arrats, Jaunac Israeli eman leguean iscribatuac diren gucien arabera.

41. Haren ondotic ciren Heman, Idithun eta berce hautetsiac, deithuac ciren aldietan Jaunari aithor emateco, cantatuz: Bethicoa baita Jaunaren urricalpena.

42. Hemanec eta Idithunec halaber jotzen cituzten turuta, cimbalac eta berce musicac Jaunaren cantuetan; Idithunen semeac berriz, eçarri cituen athalçain.

43. Guero populua itzuli cen bere etcheetara, eta Dabid bere etchearen benedicatzera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 16