Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 16:28-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Populuzco familiac, Jaunari agur ekar dioçoçue; Jaunari ekar dioçoçue bere ospearen eta indarraren aithorra.

29. Jaunari bihur dioçoçue haren icenari çor çaroen ospea; har çatzue bitimac, çatozte haren aitzinera, gur çaquiozquite Jaunari bere edertasun sainduan.

30. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean; ecic harec asentuen gainean jarri du gogor.

31. Goihera beitez ceruac, bozcarioz jauz bedi lurra; populu gucietan erran bedi: Jauna da erreguetu.

32. Itsasoac eta haren barnecoec adiaraz betzate bozcariozco burrumbac; bazterrac eta hequietan direnac atseguinez iharros beitez.

33. Oihanetaco çuhaitzec orduan goretsico dute Jauna, ceren lurraren juiatzera den ethorri.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 16