Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 16:23-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Jaunari canticac diotzotzue canta, lurreco guiçon guciec; egunetic egunera eçagutaraz çaçue haren ganic ethorri çaicun itzurceco çoria.

24. Jendaqui orotan eçagutaraz çaçue haren ospea, populu gucietan haren sendagailac;

25. Ceren handi baita Jauna, guciz goihesgarri, eta jainco gucien gainetic ikaragarri;

26. Ecic jendaqui gucien jaincoac molde batzu dira, bainan Jaunac eguin ditu ceruac.

27. Aitor eta gorespena dira haren aitzinean, indar eta bozcarioa hura den lekuan.

28. Populuzco familiac, Jaunari agur ekar dioçoçue; Jaunari ekar dioçoçue bere ospearen eta indarraren aithorra.

29. Jaunari bihur dioçoçue haren icenari çor çaroen ospea; har çatzue bitimac, çatozte haren aitzinera, gur çaquiozquite Jaunari bere edertasun sainduan.

30. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean; ecic harec asentuen gainean jarri du gogor.

31. Goihera beitez ceruac, bozcarioz jauz bedi lurra; populu gucietan erran bedi: Jauna da erreguetu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 16