Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 16:11-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bilha çatzue Jauna eta haren indarra; bilha çaçue bethi haren beguithartea.

12. Orhoit bequizquitzue haren sendagailac, haren eçagutzariac eta haren ahoco erabaquiac,

13. Haren cerbitzari Israelen ondoreac, Jacob haren hautetsiaren umeac.

14. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.

15. Orhoit çaitezte bethi gucian harequilaco batasunaz eta harec ondocoen ondocoei bethicotzat eman hitzaz,

16. Abrahamequin hartu içan duenaz, eta Isaaquequilaco haren cinaz.

17. Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethiereco patutan Israeli,

18. Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra; hura içanen da çure primança.

19. Noiz-ere guti, ttipi eta atze baitziren hartan.

20. Eta jendaquitic jendaquira eta erre-suma batetaric berce populu batera ibili ciren;

21. Eta nihor etzuen utzi hequiei bidegabe ekarcera, bainan hequien ariaz erregueac larderiatu cituen.

22. Beguira çaitezte ene cristoric uquitzetic, beguira ene profetei cimarkuric eguitetic.

23. Jaunari canticac diotzotzue canta, lurreco guiçon guciec; egunetic egunera eçagutaraz çaçue haren ganic ethorri çaicun itzurceco çoria.

24. Jendaqui orotan eçagutaraz çaçue haren ospea, populu gucietan haren sendagailac;

25. Ceren handi baita Jauna, guciz goihesgarri, eta jainco gucien gainetic ikaragarri;

26. Ecic jendaqui gucien jaincoac molde batzu dira, bainan Jaunac eguin ditu ceruac.

27. Aitor eta gorespena dira haren aitzinean, indar eta bozcarioa hura den lekuan.

28. Populuzco familiac, Jaunari agur ekar dioçoçue; Jaunari ekar dioçoçue bere ospearen eta indarraren aithorra.

29. Jaunari bihur dioçoçue haren icenari çor çaroen ospea; har çatzue bitimac, çatozte haren aitzinera, gur çaquiozquite Jaunari bere edertasun sainduan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 16