Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 13:6-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta Dabid eta Israelgo guiçonac oro igan ciren Cariathiarirngo munhora, ceina Judan baita, handic ekarceco Querubinen gainean jarria den Jainco Jaunaren arka, ceintan deitzen baita haren icena.

7. Jaincoaren arka orga berri batean eçarri çuten Abinadaben etchetic ekarceco. Berriz, Oçac eta haren anaiac eraguiten çaroten orgari.

8. Bada, Dabid eta Israel gucia beren ahal guciaz hari ciren bozcariozco cantiquetan, guitarrac, maniurrac, atabalac, cimbalac eta turutac joz.

9. Bainan Quidonen larrainera heldu içan cirenean, Oçac escua hedatu çuen arkaren atchiquitzeco; ecic idi batec, çalapartaca hasiric, aphur bat makurraraci çuen.

10. Hargatic Jauna hasarretu cen Oçaren contra eta jo çuen, uquitu çuelacotz arka; eta Oça han berean hil cen Jaunaren aitzinean.

11. Dabid atsecabetan guelditu cen, Jaunac Oça hil çuelacotz; eta toqui hura deithu çuen oraidinocoan beçala Oçaren hil-leku.

12. Orduan Jaincoaren beldurrac hartu çuen, eta erran çuen: Nola sarraraz deçaquet ene etchean Jaunaren arka?

13. Aria hortaz etzuen eraman bere egon-lekura, erran nahi da Dabiden hirira, bainan aldaratu çuen Obededom Jetharraren etchera.

14. Jaincoaren arka hirur hilabethez egotu cen beraz Obededomen etchean, eta Jaunac benedicatu cituen haren etchea eta haren içate guciac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 13