Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 12:34-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Nefthalitic berriz, mila aitzindari, eta hequiequin hogoi eta hamaçazpi mila guiçon erredola eta lançarequilacoac;

35. Danetic ere, hogoi eta çorci mila eta sei ehun guiçon, guduraco xuxenduac;

36. Eta Aserdic, berrogoi mila gudurat ilkitzen eta lerroetaric axutza haritzen cirenac;

37. Jordanez handitic berriz, Errubenen eta Gaden semeetaric, eta Manaseren leinu erditic, seietan hogoi mila, guerlaco harmac soinean.

38. Guiçon guerlari horiec oro, gudurat abian Dabiden gana bihotz garbiequin ethorri ciren Hebronera, Dabid erregue eçarcecotzat Israel guciaren gainean; ordean berce Israeldar guciec ere gogo bat çuten Dabid eguin cedinçat erregue.

39. Eta hirur egunez egotu ciren han Dabid baithan, jaten eta edaten çutelaric; ecen beren anaiec behar cirenac xuxendu çarozquiten.

40. Eta hurbilecoec eta urrunagocoec ere Isacarreraino, Çabuloneraino eta Nekaliraino, astotan, camelutan, mandotan, iditan, oguiac ekarcen cituzten jateco; irin, pico, mahats merlatu, arno, olio, idi, ahari, orotaric nasaicia handia ekarcen çuten; ecic bozcalencia cen Israelen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 12