Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 12:22-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Berçalde, egun oroz baciren Dabiden gana heldu cirenac haren laguncera, jar cedin arteo aralde handi bat, Jaincoaren armada iduri.

23. Hau da Dabiden gana, Hebronen celaric, ethorri ciren armadaco aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren escuetara erakarceco, Jaunaren hitzaren arabera:

24. Judaren semeetaric, sei mila eta çorci ehun guiçon, erredola eta lança çakartenac, guduraco hautac;

25. Simeonen semeetaric, çazpi mila eta ehun guiçon guducatzeco hazcarrenetaric;

26. Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;

27. Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon;

28. Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari;

29. Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino;

30. Efraimen semeetaric berriz, hogoi mila eta çorci ehun, indar handieneco guiçonac, haren leinutarretan aiphatuac.

31. Manaseren leinu erditic hemeçorci mila, cein bere icenecoequin ethorri ciren Dabid erregue eçarcera;

32. Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen.

33. Çabulondic berriz, gudura ilkitzen cirenac eta guduco harmez jaunciric lerrotan jarcen cirenac, berrogoi eta hamar mila laguncera ethorri ciren, ez malçurqueriaco bihotzarequin;

34. Nefthalitic berriz, mila aitzindari, eta hequiequin hogoi eta hamaçazpi mila guiçon erredola eta lançarequilacoac;

35. Danetic ere, hogoi eta çorci mila eta sei ehun guiçon, guduraco xuxenduac;

36. Eta Aserdic, berrogoi mila gudurat ilkitzen eta lerroetaric axutza haritzen cirenac;

37. Jordanez handitic berriz, Errubenen eta Gaden semeetaric, eta Manaseren leinu erditic, seietan hogoi mila, guerlaco harmac soinean.

38. Guiçon guerlari horiec oro, gudurat abian Dabiden gana bihotz garbiequin ethorri ciren Hebronera, Dabid erregue eçarcecotzat Israel guciaren gainean; ordean berce Israeldar guciec ere gogo bat çuten Dabid eguin cedinçat erregue.

39. Eta hirur egunez egotu ciren han Dabid baithan, jaten eta edaten çutelaric; ecen beren anaiec behar cirenac xuxendu çarozquiten.

40. Eta hurbilecoec eta urrunagocoec ere Isacarreraino, Çabuloneraino eta Nekaliraino, astotan, camelutan, mandotan, iditan, oguiac ekarcen cituzten jateco; irin, pico, mahats merlatu, arno, olio, idi, ahari, orotaric nasaicia handia ekarcen çuten; ecic bozcalencia cen Israelen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 12