Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 12:14-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Horiec Gaden semeetaric ciren; aitzindari ciren armadan; ttipienac ehun soldado manatzen cituen eta handienac mila.

15. Horiec dira Jordanea, lehembicico hilabethean, iragan çutenac, bazterretara gaindi eguiten ohi duen mugan; eta ihes igorri cituzten haranetan egoten cirenac iguzqui-haiceco eta mendebaleco aurkincetan.

16. Benjamindic ere eta Judatic ere baciren ethorri cirenac Dabid egoten cen gaztelura.

17. Dabid atheratu cen hequien bidera, eta erran çaroeten: Baquetiarqui heldu baçarete ene gana, ene laguncea gatic, ene bihotza çuei iratchiqui bedi; bainan ene etseiec igorriric, niri celata hedatzera heldu baçarete, tzarqueriaric ene escuetan ez delaric, gure arbasoen Jaincoac ikus eta erabaqui beça.

18. Izpirituac ordean bethe çuen Amasai, hogoi eta hamarren artean buruçagui cena, eta erran çuen: Çureac gare, oi Dabid! çurequilaco gare, Isairen semea! baque, baque çuri, eta baque çure lagunçaileei! ecen çure Jaincoac laguncen çaitu. Dabidec bere ganat hartu cituen beraz eta aitzindari eçarri cituen bere andanetan.

19. Manasetic berriz, Dabiden gana iragan ciren batzu, Filistindarrequin Saulen contra heldu celaric guducatzera. Etzen ordean hequien balsan guducatu; ceren Filistindarren aitzindariec, elkarren artean egonic, guibelerat igorri baitzuten, ciotelaric: Gure buruen galceco çorian itzulico da bere nausi Saul gana.

20. Siceleguera itzuli cenean beraz, Manasetic haren gana iragan ciren Ednas, Joçabad, Jedihel, Micael, Ednas, Joçabad, Eliu eta Salathi, mila guiçonen aitzindari cirenac Manasen.

21. Hauquiec lagunça Dabidi eman çaroten ohoinen contra, ecic oro guiçon biphilenetaric ciren, eta armadan aitzindari eguinac içan ciren.

22. Berçalde, egun oroz baciren Dabiden gana heldu cirenac haren laguncera, jar cedin arteo aralde handi bat, Jaincoaren armada iduri.

23. Hau da Dabiden gana, Hebronen celaric, ethorri ciren armadaco aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren escuetara erakarceco, Jaunaren hitzaren arabera:

24. Judaren semeetaric, sei mila eta çorci ehun guiçon, erredola eta lança çakartenac, guduraco hautac;

25. Simeonen semeetaric, çazpi mila eta ehun guiçon guducatzeco hazcarrenetaric;

26. Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;

27. Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon;

28. Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari;

29. Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino;

30. Efraimen semeetaric berriz, hogoi mila eta çorci ehun, indar handieneco guiçonac, haren leinutarretan aiphatuac.

31. Manaseren leinu erditic hemeçorci mila, cein bere icenecoequin ethorri ciren Dabid erregue eçarcera;

32. Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen.

33. Çabulondic berriz, gudura ilkitzen cirenac eta guduco harmez jaunciric lerrotan jarcen cirenac, berrogoi eta hamar mila laguncera ethorri ciren, ez malçurqueriaco bihotzarequin;

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 12