Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 12:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Seigarrena Ethi, çazpigarrena Eliel,

12. Çorcigarrena Johanan, bederatzigarrena Elcebad,

13. Hamargarrena Jeremias, hamecagarrena Makanai.

14. Horiec Gaden semeetaric ciren; aitzindari ciren armadan; ttipienac ehun soldado manatzen cituen eta handienac mila.

15. Horiec dira Jordanea, lehembicico hilabethean, iragan çutenac, bazterretara gaindi eguiten ohi duen mugan; eta ihes igorri cituzten haranetan egoten cirenac iguzqui-haiceco eta mendebaleco aurkincetan.

16. Benjamindic ere eta Judatic ere baciren ethorri cirenac Dabid egoten cen gaztelura.

17. Dabid atheratu cen hequien bidera, eta erran çaroeten: Baquetiarqui heldu baçarete ene gana, ene laguncea gatic, ene bihotza çuei iratchiqui bedi; bainan ene etseiec igorriric, niri celata hedatzera heldu baçarete, tzarqueriaric ene escuetan ez delaric, gure arbasoen Jaincoac ikus eta erabaqui beça.

18. Izpirituac ordean bethe çuen Amasai, hogoi eta hamarren artean buruçagui cena, eta erran çuen: Çureac gare, oi Dabid! çurequilaco gare, Isairen semea! baque, baque çuri, eta baque çure lagunçaileei! ecen çure Jaincoac laguncen çaitu. Dabidec bere ganat hartu cituen beraz eta aitzindari eçarri cituen bere andanetan.

19. Manasetic berriz, Dabiden gana iragan ciren batzu, Filistindarrequin Saulen contra heldu celaric guducatzera. Etzen ordean hequien balsan guducatu; ceren Filistindarren aitzindariec, elkarren artean egonic, guibelerat igorri baitzuten, ciotelaric: Gure buruen galceco çorian itzulico da bere nausi Saul gana.

20. Siceleguera itzuli cenean beraz, Manasetic haren gana iragan ciren Ednas, Joçabad, Jedihel, Micael, Ednas, Joçabad, Eliu eta Salathi, mila guiçonen aitzindari cirenac Manasen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 12